2013-03-13
Gaur, esnatu naizenean, 60
pultsazio nituen minutuko. Animikoki gogotsu ibili naiz eta ez naiz nekatuta
egon. Jinasiora joan naiz kirol pixka bat egiteko asmoz, eta entrenadoreak
esandakoa egiteko.
Entrenamendua hasi baino lehenago
nire pultsazioak 79 ziren minutuko. Entrenamendua hasteko beroketak egin ditut,
eta ondoren berrogei minutu egin ditut korri Alegi aldera joan eta etorriz.
Ondoren, ergometroan bi serie egin ditut 15 minutukoa bakoitza, 20 palada
inguru eta 115-130 watt bitartean. Jarraitzeko, lau minutuko bi serie egon
ditut intentsitatea minutu bakoitzean taula baten arabera igoz. Bukatzeko, 30
flexio eta 120 abdominal egin ditut. Entrenamendua bukatzean 119 pultsazio
nituen minutuko gutxi gora behera, eta luzaketak egin ditut gehienbat hankak
askatzeko.
Fisikoki oso gustura bukatu dut.

No hay comentarios:
Publicar un comentario