2013/04/22

7.Entrenamendua

Lehengo larunbatean esnatzean 65 pultsazio minutuko nituen. Animikoki oso urduri nengoen arratsaldean konpetizioa nuelako baina gogtsu nengoen. Arratsaldean Eibarreko kiroldegira joan  eta hasi baino lehen 75 pultsazio minutuko nituen.

 Hasteko bi buelta eman nizkion pistari asko ez nekatzeko. Luzaketak egin eta berotzen hasi nintzen. Hankak eta bizkarra berotuta espalderetan "minutuak" egin nituen, ezker, eskuin eta frontala. Berotu eta gero zinta hartu eta jaurtiketa bakoitza hiru aldiz ondo egin nituen. Tapizera atera baino lehen montage osoa hiru bat aldiz egin nuen eta ariketa bakoitza lantzen egon nintzen. Tapizean egin nuen azkenekoz. Hori eginda luzaketak egin nituen eta bukatu nuen.

 Bukatzean 125 pultsazio minutuko nituen eta ez nengoen oso animatuta ez zitzaitelako oso ondo atera ariketa. Dena bukatuta jaso eta etxera bueltatu nintzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario