Asteazkenean ,
lagun batekin korri egitera joan nintzen Alegi aldera. Lehenengo, paseotxo bat
eman genuen etxetik Usabalera, gutxi gora behera, ordu laurdenekoa. Ondoren,
Usabaletik aurrera korrika hasi ginen, nahiko poliki hasieran eta pixkanaka
erritmoa bizkortu genuen Alegiara iristerako. Hango iturrian ura edan eta bost
minutuko errekuperazioaren ondoren Tolosarako buelta hartu genuen, lehen
bezala, poliki hasi eta progresiboki erritmoa arintzen. Joan-etorria egiten 40
minutu pasa genituen. Amaitzean, lasaitzeko oinez ibiltzeari ekin diogu eta
etxera oinez erritmo mantsoan itzuli gara.
Animo aldetik
alai eta gogotsu nengoen eta ez nengoen batere nekatuta. Jaikitzean minutuko 80
pultsazio neuzkan minutuko, ariketa fisikoa egiten hasi aurretik 90 inguru eta
amaitutakoan 140. (oharra: oso pultsazio altuak izan ohi ditut beti).

No hay comentarios:
Publicar un comentario