2014/02/15


Larunbata, otsailak 15

Laugarren entrenamendua.

Entrenamenduarekin hasteko, beroketa moduan, nire etxean luzaketa batzuk egin ditut 5 minutuz. Hala ere, gehien berotu dudana hankak izan dira, Izaskunera oinez joan nahiz eta. Izaskunera errepidetik igo naiz eta 30 minutu behar izan ditut. Jaisteko aldiz, abiadura azkartu egin dut eta 25 minutu behar izan ditut. Bukatzeko, lasaitasunera itzulera egiteko, beste luzaketa batzuk egin ditut 5 minutuz etxera iritsi baino lehen.

Animikoki, entrenamenduaren hasieran baita bukaeran ere kontentu nengoen, beti bezala. Fisikoki, entrenamenduaren aurretik ondo nengoen eta amaitzerakoan, beti bezala, pixka bat nekatuta.

Pultsazioei dagokionez, esnatzean 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi baino lehen 90 pultsazio nituen eta horren ondoren ordea, 110.


Hemen dago entrenamenduaren argazki bat:


No hay comentarios:

Publicar un comentario