2014/02/16

2.ENTRENAMENDUA (2014/02/13)

Ostegunean, dantzako klasea izan nuen. Beti bezala, klasearekin hasteko barran ariketa desberdinak egin genituen (teknikaz gain, indarra, koordinazioa …lantzeko),  plié, fondue , ronde de jambe eta frappe adibidez. Azkeneko ariketa saltoena izan zen, lehenengo, bigarren eta bosgarren posizioan egindako saltoak, barrarekin lehenengo eta barrarik gabe besoen mugimenduekin gero. Ondoren, hanka barrara igota luzaketak egin eta hanka barran ahal dugun gehien irristatu dugu, elastikotasuna lortzeko. Eskuineko hankarekin barran luzaketak egindakoan spagat egin dugu eskuinarekin segundo batzuetan, eta ondoren, berdina ezkerreko hankarekin. Behin barrarekin bukatuta, dantza egin dugu, gaurkoan makil txikiekin. Luzaketa gutxi batzuekin bukatu dugu.


Animo aldetik nahiko alai egon arren dantza egitea dezente kostatu zait osteguna izanda aste guztiko nekea nabaritu bainuen. Jaikitzean 85 pultsazio nituen minutuko, dantzan hasi aurretik 100 eta ondoren 120 (oharra: pultsazio altuak izateko joera daukat).


No hay comentarios:

Publicar un comentario