Gaur ere, beste astearte eta ostegunetan bezala, cyclingeko klasera joan naiz. Gaur besteetan baino lehenago iritsi naiz usabalera, bost bat minutu bakarrik behar izan bait ditut etortzeko. Gero cyclingeko klasera joan naiz: beroketak egin ditugu, besoak, hankak eta lepoa luzatuz. Gero, beti ere musika alaiarekin, ariketa ezberdinak egin ditugu; nahiz eta normalean aldapak igo eta jeisteko ariketa asko egin, klase honetan erresistentziako ariketa gehiago egin ditugu, bat-batean mantso eta gero azkar joanez. Hala ere, ez dira aldapak igo eta jeisteko ariketak falta izan. Bukaeran abesti lasai batekin lasaitasunera itzuli gara, berriz ere lepoa,
hankak eta besoak luzatuz. Oraingoan hala ere, ezin izan dut argazkia klaseak atera, eta beraz gimnasioan atera dut, bizikletan beste pixka bat ibiltzeko aprobetxatu dudan bitartean.
Animikoki ez nengoen oso pozik eguraldia oso txarra zelako, eta pultsazioak hauek izan dira: goizean 90 pultsazio, entrenamendua hasterako 90 pultsazio eta amaieran 100 pultsazio.

No hay comentarios:
Publicar un comentario