2014/02/19


Asteazkena, otsailak 19

Bostgarren entrenamendua

Entrenamenduarekin hasteko, beroketa moduan, nire etxetik joan naiz Usabaleraino oinez 10 minutuz gutxi gorabehera abiadura azkarrean. Usabalean 20 minutuz bizikletan aritu naiz ( hirugarren entrenamenduan aritu nintzen potentzia, distantzia eta zailtasun maila berean). Ondoren, 25 minutuz aritu naiz eskailerak igotzeko makinan, 220ko potentzian, 92ko azkartasunez eta 11 zailtasun mailan. Gero 50 abdominaleko lau serie egin ditut, 10 minutuz, baina oraingoan ariketa mota berdina erabiliz. Jarraian, 50 lunbarreko 2 serie egin ditut. Bukatzeko, lasaitasunera itzulera egiteko, etxera bueltatu naiz oinez beste 10 minutuz.

Animikoki, beti bezala nengoen, kontentu, eta entrenamendua bukatu ondoren ere nahiko alai nengoen. Fisikoki aldiz, entrenamenduaren aurretik nahiko ondo nengoen eta amaitzerakoan, beste entrenamenduetan baino nekatuagoa sentitu naiz, gaurko eguna oso luzea izan baita niretzat.

Pultsazioei dagokionez, esnatzean 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi baino lehen 100 pultsazio nituen eta horren ondoren ordea, 140.


Hemen dago entrenamenduaren argazki bat:


No hay comentarios:

Publicar un comentario