Ostegunero )bezala, dantzako klasea izan nuen aurreko ostegunean ere. Berotzen hasteko, barrako ariketak egin genituen, beti bezala, plié, fondue, ronde de jambe, frappe eta amaitzeko saltoak (lehenengo, bigarren eta hirugarren posizioan eta airean gurutzatuz, hau da, murixka eginez). Segidan hanka barrara igota egiten diren ariketak egin genituen. Ordu erdiko beroketaren ondoren dantzari ekin genion, koreografia bat errepasatu genuen, gipuzkoanoko eta banakoko pausuak uztartzen dituena dantza garaikidearekin. Horrekin amaitzean, makil txikien dantzari heldu genion berriz ere, hura perfekzionatze aldera (irudian). Entrenamendu edo entseguari amaiera emateko, gorputz guztiko luzaketak egin genituen musikarekin.
Eguraldi beroa egiten zuelako eta baita osteguna zelako ere, nekatuta nengoen. Jaikitzean 70 pultsazio nituen minutuko, eta 80 ariketa fisikoa egiten hasi aurretik. Amaitzean, entrenamendu nahiko gogorra izan zenez, 120 pultsazio izatera iritsi nintzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario