2014/03/23

12.ENTRENAMENDUA (2014/03/23)

Gaur, igandea izanik, paseotxo bat ematea erabaki dut. Tolosako Triangulo plazatik abiatuta Alegia aldera (irudian)joatea erabaki dut, Usabal atzetik dagoen bidegorritik. Nahiko pauso arinean, guztira ordu eta laurden pasa dut joan-etorria egiten, bidean atsedenaldirik egin gabe. Animo aldetik oso ondo nengoen eta ez nengoen batere nekatuta gainera. Jaikitzean 65 pultsazio inguru nituen minutuko, 75 inguru oinez hasi aurretik eta 85 inguru amaitzean. Ariketa lasaia izanik, ez dira asko aldatzen hasieratik bukaerara.


No hay comentarios:

Publicar un comentario