Ostirala, martxoak 21
Hamahirugarren
entrenamendua
Entrenamendua beroketarekin hasi dut 5 minutuz etxean
luzaketa batzuk eginez. Gaurkoan, korrika joan naiz Alegia aldera. Belate
auzotik Usabaleraino joan naiz oinez abiadura mantso batean,15 minutuz gutxi
gorabehera. Ondoren, Usabaletik aurrera korrika hasi
naiz, erritmoa bizkortuz, Alegiara iristeko. Bertan, pixka bat errekuperatu
ondoren, Tolosara bueltatu naiz korrika berriro. Joan-etorria egiten 50 minutu
pasa ditut. Amaitzeko, lasaitzeko etxean beste luzaketa batzuk egin ditut 10
minutuz.
Animikoki, gogotsu eta
alai nengoen. Fisikoki, entrenamendua hasi baino lehen ondo nengoen, baina
amaitzerakoan, aldiz, nahiko nekatuta.
Pultsazioei dagokionez,
esnatzean 80 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi baino lehen 100
pultsazio nituen eta horren ondoren ordea, 140.
Hemen dago
entrenamenduaren argazki bat:

No hay comentarios:
Publicar un comentario