Osteguna izanik, dantzako entrenamendua izan nuen, baina desberdina izan zen joan den ostegunean. Izan ere, beroketa ez dugu barran egin, lurreko ariketak (luzaketak, abdominalak, lunbarrak... ) egin ditugu barrako ariketen beharrean eta horiek amaitzean, salto batzuk eta dantzako pauso desberdinak jarraian teknika lantzeko. Horiek amaitzean, dantza garaikide eta euskal dantza biltzen dituen koreografia bat egin genuen hainbat alditan (irudian agertzen dena) eta gero makilekin perkusioa eta dantza batzen dituen beste bat. Amaitzeko, hasieran egin genituenaren antzeko luzaketak egin genituen inongo lesiorik ez izateko, gorputz osokoak.
Animo aldetik alai nengoen arren, inoiz baino nekatuago sentitzen nintzen. Minutuko pultsazioak ere altuak izan nituen, jaikitzean, esaterako, 85 pultsaziotara iristen nintzen, ariketa fisikoa egiten hasi aurretik 95 inguru eta amaitzean 110.
No hay comentarios:
Publicar un comentario