2014/03/30

14.ENTRENAMENDUA (2014/03/30)

Gaur, igandea izanik, buelta bat egitera ateratzea erabaki dut. Lehenik eta behin, patinetan ibiltzera atera naiz eta hiru ordu laurdeneko paseoa eman dut, Alegira joan-etorria, nahiko erritmo bizian. Ondoren, patinak etxean utzita kalera irten naiz ibiltzera eta beste hiru ordu laurden edo eman ditut gelditu gabe ibiltzen (irudian). Animoari dagokionez, ohiko animoa nuen,ez nengoen ez oso alai eta ezta oso goibel ere. Jaikitzean, 80 pultsazio inguru nituen eta 90 ariketa fisikoa egiten hasi aurretik. Patinetan ibiltzeaz amaitu dudanean 110 inguru ziren neuzkan pultsazioak. Aldiz, oinez ibiltzea ariketa lasaia izanik, berriz ere 90era jaitsi zaizkit etxera itzultzerako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario