Gaurko entrenamenduan cyclingeko klasera joan naiz, baina hau baino lehen, ordu laurden-hogei minutuko paseo bat eman dut pauso onean, Tolosan zehar. Cyclingeko klasea hasteko, beroketa batzuk egin ditugu, besoak eta hankak berotuz, eta gero ariketekin hasi gara. Ariketa mota ezberdinak egin ditugu, erresistentziakoak eta aldapak igotzekoak gehienbat. hauek amaitutakoan, lasaitasunera itzuli gara, lepoa, hankak eta besoak luzatuz.
Gaur animikoki nahiko pozik nengoen eta nire pultsazioak honako hauek izan dira: esnatzerakoan 70, entrenamendua baino lehen 80 eta entrenamenduaren ondoren 90.

No hay comentarios:
Publicar un comentario