Ostiralean ordubetez ibiltzera joan nintzen. Iurretik abiatu eta Usabal aldera joan nintzen, hari buelta eman eta beheraldera, hau da, Tolosako Alde Zahar aldera. Bertan, Kale Nagusitik behera Larramendiko bidea hartu nuen eta hura zeharkatzean Iurrera itzuli nintzen Rondilla kalea eta San Frantzisko Ibiltokian barrena. Erritmo nahiko arinean ibiliz bete nuen ordua.
Animo aldetik oso pozik nengoen, eguraldia lagun nahiz eta ostirala izanik nahiko nekatuta nengoen. Jaiki nintzenean 80 pultsazio inguru nituen minutuko, ariketa fisikoa egiten hasi aurretik 90 eta amaitzean 105 inguru. Ondorengo argazkia bukaeran ateratakoa da, Iurrera iristear nengoela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario