2014/04/03

1. Entrenamendua

       Atzo, apirilak 2 asteazkena, pilateseko klasea izan nuen. Hasteko arnasketa ariketak eta bizkarrezurreko mugimendua inplikatzen zuten ariketak, zubia adibidez, egin nituen lurrean, atal hau gauzatzeko 10 bat minutu inguru igaro nituen. Klase hau makinetan egitea egokitu zitzaidan, Cadillac, Reformer, Ahulkia, Dorrea eta Kupela bezalako makinak erabili nituen eta hauetaz gain pisuekin ere aritu nintzen zutik. Besoak, hankak eta gluteoak tonifikatzeko  50 minutuko klasea izan zen eta 7 ariketa mota egin nituen, ariketa bakoitza bitan eta 3 minutuz gutxi gora-behera. Azkenik lasaitasunera itzultzeko  hanka eta besoetako estiramenduak egin nituen lurrean eta amaitzeko bizkar eta lepokoak.
      Animikoki pozik sentitzen nintzen, baina fisikoki apur bat nekatuta. Esnatzean 70 pultsazio inguru nituen, klasea hasi aurretik 90 inguru eta klasea maitu ondoren 100 inguru.



No hay comentarios:

Publicar un comentario