2. Entrenamendua
Gaur pilateseko klasea izan dut. Klasea hasteko 10 bat minutuz arnasketa nahiz bizkarrezurraren mugimendua arintzeko ariketak egin ditut lurrean. Gaur klasea lurrean egitea egokitu zait. Gaurko klasean gorputzeko mugimendu orokorra eta oreka landu ditugu ariketa desberdinen bitartez, inolako materialik erabili gabe, lurrean nahiz zutik. Lasaitasunera itzultzeko besoak bakarrik estiratu ditugu, klase arina izan baita. Azkeneko bi atalak gauzatzeko 50 minutu inguru erabili ditugu.
Animikoki nahiz fisikoki nekatuta altxatu nahiz, baina entrenamenduaren ondoren lasaiago eta erlaxatuago sentitu nahiz. Esnatzean 70 pultsazio izan ditut, entrenamendua hasi aurretik 80 eta entrenamendua amaitu ondoren 90.

No hay comentarios:
Publicar un comentario