2014/04/06

15.ENTRENAMENDUA (2014/04/03)

Osteguneroko dantza klasea izan nuen joan zen ostegunean ere, entrenamendu gogorra izan zen gainera. Hasiera lasaia izan genuen, gorputza martxan jartzeko, barrako ariketa sinpleetatik hasi eta geroz eta esfortzu eta teknika handiagoa eskatzen dutenetara ariketa asko egin genituen. Hori gutxi balitz, abdominalak ere egin genituen eta malgutasuna lortzeko makina bat ariketa, datorren asteko emanaldiari begira: hanka barrara igota, erreboteak, spagat-a eta luzaketa asko (irudian). Beroketa normalean baino luzeagoa izan zen, 40 bat minutukoa. Segidan, atsedenaldirik egin gabe koreografia bat perfekzionatze aldera zenbait errepikapen egin genituen eta ondoren makil txikien dantza, hura ere perfekzionatze aldera. Amaitzeko, oso nekatuta geunden guztiok, eta lasaitasunera itzulera egin genuen gorputz guztiko luzaketak eginez. Guztira ordu eta erdiko entrenamendua izan zen.

Animo aldetik nahiko pozik nengoen. Minutuko pultsazioei dagokienez, 65 bat nituen jaikitzean, 80 inguru dantzan hasi aurretik eta entrenamendu gogorraren ondorioz, 120ra igo zitzaizkidan entrenamendu amaieran.


No hay comentarios:

Publicar un comentario