2014/04/06

16. ENTRENAMENDUA, AZKENA! (2014/04/06)

Gaur igandea izanik eta udaberri- udako eguraldi zoragarria gainera, patinetan ibiltzera joateko aukera aproposa zela iruditu zait. Gauzak horrela, Alegi aldera joan naiz patinetan, erritmo arinean eta atsedenaldirik egin gabe, Tolosara buelta egin eta Tolosan ere patinetan ibili naiz (irudian), Larramendira egin dut joan-etorria eta Iurren bukatu dut. Guztira ordu eta laurdeneko itzulia izan da. Jaikitzean 70 pultsazio inguru nituen minutuko, ariketa fisikoa egiten hasi aurretik ere bai eta amaitzean 110 inguru. Nahiko kezkatuta egon naiz gaurko egunean, baina ez naiz ia nekatu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario