Apirilak 23 asteazkena pilatesera joan nintzen. Egun hortan ere lurreko klasea egokitu zitzaidan, jende gutxi joan zelako. Berotzeko arnasketa ariketak eta zubi mota desberdinak landu genituen 15 minutuz. Klase honetan gorputzeko mugimendu orokorra landu genuen, oin, hanka, bizkar, gerri eta sorbalden mugimendua suposatzen zuten ariketen bitartez. Azkenik lasaitasunera bueltatzeko artikulazio garrantzitsuenak estiratu genituen.
Egun hartan animikoki eta fisikoki ondo sentitzen nintzen, klasearen aurretik eta ondoren. Esnatzean 70 pultsazio nituen, klasea hasi aurretik 90 inguru eta klasea amaitu ondoren 100 inguru.

No hay comentarios:
Publicar un comentario