10.Entrenamendua
Maiatzak 2, ostirala, pilateseko lurreko klasea izan nuen. Hasteko arnasketa ariketak egin genituen 10 bat minutuz eta zubi mota desberdinak beste 10 bat minutuz. Klase honetan abdominalak, besoak, bizkarrezurraren luzaketa eta hanketako adbuktoreak landu genituen, pilateseko uztaia erabiliz, gutxi gora-behera 40 minutuz. Lasaitasunera itzultzeko arnasketa ariketa arinak egin genituen gorputza hilik utzita.
Animikoki oso pozik sentitzen nintzen eta fisikoki berriz, klasea amaitu ondoren nekatuta baina gustura sentitzen nintzen. Goizean esnatzean 70 pultsazio nituen, klasea hasi aurretik 90 eta klasea amaitu ondoren 110.

No hay comentarios:
Publicar un comentario