9.Entrenamendua
Apirilak 30, asteazkena, pilateseko makina klasea izan nuen, zirkuitu berriarekin. Zirkuitu hau 3 astez landuko dugu eta bertan gihar-tonifikazioa eta bizkar eta abdominalen lana landuko ditugu. Beti bezala hasteko arnasketa ariketak egin genituen 7 bat minutuz eta ondoren bizkarrezurra berotzeko ariketak beste 5 bat minutuz. Makina zirkuituan 7 ariketa desberdin landu genituen, bakoitza bi aldiz eta 3 bat minutuz, Cadillac, Reformer, Ahulkia, Dorrea eta Kupela makinak eta 1,5 kg-ko pisuak erabiliz. Lasaitasunera itzultzeko besoak, eskumuturrak, hankak eta bizkarra luzatu genituen 5 bat minutuz.
Animikoki eta fisikoki nekatuta baina pozik sentitzen nintzen eta klasea amaitu ondoren indar gehiagorekin. Esnatzean 70 pultsazio nituen, klasea hasi aurretik 80 eta amaitu ondoren 120.

No hay comentarios:
Publicar un comentario