2014/05/11

11.Entrenamendua

      Maiatzak 7 asteazkena pilateseko makina klasea izan nuen. Zirkuituaren 2.eguna zen eta aurreko egunean egin genituen ariketa berdinak egin genituen, berriro ere giharren tonifikazioa eta bizkarra eta abdominalak lantzeko. Hasteko beti bezala arnasketa ariketak egin genituen; eta ondoren bizkarrezurra berotzeko zubia, guztia 10 bat minututan. 7 ariketa mota desberdin landu genituen, aurreko egunekoen berdinak, bakoitza 3 bat minutuz eta bitan. Betiko makinak erabili nituen (Cadillac, Reformer, Ahulkia, Dorrea eta Kupela)   baina pisuak 1,5kg-koak izan beharrean 2kg-koak erabili nituen. Lasaitasunera itzultzeko besoak, hankak, eskumuturrak, bizakarra eta lepoa luzatu genituen.
     Animikoki eta fisikoki nekatuta sentitzen nintzen, gauean gaiziki eta gutxi lo egin nuelako. Esnatzean 70 pultsazio nituen, klasea hasi aurretik 90 eta amaitu ondoren 120.


No hay comentarios:

Publicar un comentario