12.Entrenamendua
Maiatzak 9 ostirala, pilateseko lurreko klasea izan nuen. Arnasketa ariketak egin genituen hasteko, 10 minutuz, eta ondoren hankak eta bizkarra berotzeko ariketak egin genituen, beste 5 bat minutuz. Klase honetan gorputz atalen luzaketa orokorra landu genuen, baina batez ere beso, bizkar eta hankena; pilateseko goma elastikoa erabiliz. Klaseko azken 20 minutuetan luzaketak binaka landu genituen, elkarri languntzeko, eta azkenik lasaitasunera itzultzeko batak besteari bizkarrean masaje bat eman genion.
Animikoki ondo sentitzen nintzen eta fisikoki nekatuta, baina klasea amaitu ondoren askoz hobetoago sentitzen nintzen. Goizean esnatzean 70 pultsazio nituen, klasea hasi aurretik 90 eta bukatu ondoren 80 inguru.

No hay comentarios:
Publicar un comentario