13.Entrenamendua
Maiatzak 16, ostirala, pilateseko lurreko klasea izan nuen. Berotzen hasteko arnasketa ariketak eta zubi mota desberdinak egin genituen, sof gym pelota gerrian jarrita. Klase honetan oreka, abdominalak, gluteoak eta bizkarra landu genituen, dena pelotarekin. Amaieran lasaitasunera itzultzeko besoak luzatu genituen eta lurrean etzan ginen pelota lepo azpian jarrita.
Animikoki eta fisikoki ondo sentitzen nintzen, baina buruko min apur batekin. Esnatzean 70 pultsazio nituen, klasea hasi aurretik 90 eta amaitu ondoren 80.
No hay comentarios:
Publicar un comentario