2011/11/30

Futbola: 1. saioa

Gaurko entrenamendua honakoa izan da:
-Hasieran beroketa egin dugu eta berotzeko, lehenengo bi bira eman dizkiogu zelaiari. Ondoren, entrenamenduro egiten dugun beroketa egiten dugu, hau da, besoak, lepoa, hankak, gerria eta sorbaldak berotu ditugu. Gainera, luzaketak egin ditugu, hau da, kuadrizepsa, inkiotibialak... Horrekin beroketako atala bukatu dugu.
-Beroketa bukatzerakoan, atal teknikoarekin hasi gara. Gaurko entrenamenduan gehienbat fisikoa landu dugu: 1000 metroko bost serie egin ditugu futbol zelaiaren inguruan. Atal fisikoa amaitu dugunean, baloiaren jabetza edukitzeko ariketa bat egin dugu, hau da, bi talde egin eta batek baloia duen bitartean besteak kentzen saiatu behar da eta alderantziz. Ondoren, jaurtiketak egin ditugu, eta amaitzeko bi talde egi ditu entrenatzaileak, eta partidu bat jolastu dugu futbol zelaiaren zabalean.
-Entrenamenduari amaiera emateko, lasaitasunera bueltatzeko hasieran bezala bi bira eman dizkiogu futbol zelaiari. Ondoren, abdominalak eta luzaketak egin ditugu lesiorik ez edukitzeko.

Gaur entrenamendua hasi baino lehen, animikoki oso ondo nengoen, ez nituen arazorik eta futbolean jolasteko gogoekin nengoen. Amaitzerakoan, ere ondo nengoen animikoki baino etxera iristeko gogoekin nengoen. Fisikoki berriz, entrenamendua hasi baino ondo sentitu naiz, baino entrenamendua bukatzerakoan, nahiko nekatuta sentitu naiz atal fisikoa egin eta gero, eta hankak kargatuta nituen.

Bukatzeko, gaur esnatzean 60 pultsazio nituen esnatzean, gero, entrenamendua hasi baino lehen 65 pultsazio minutuko eduki ditut eta amaitzeko, entrenamendua bukatu dudanenan 85 pultsazio nituen minutuko.

1 comentario:

  1. Hasiera ona Javi, orain zu entrenatzen ari zareneko argazkia sartzea faltako litzaizuke. Animo!!!

    ResponderEliminar