2012/02/22

4. saioa


Gaur, iñauteriak bukatu direla eta, kirol pixka bat egitea erabaki dut. Baina, korri egiteak pereza handia ematen zidanez, abdominal eta flexio batzuk egitea erabaki dut. Beraz, beroketaren atala egin gabe, zuzenean atal teknikoarekin hasi naiz.

Atal teknikoan, ariketa moduko batzuk egin ditut. Hau da, abdominal eta flexioen fase ezberdinak. Bost serie egin ditut eta serie bakoitzean 10 abdominal eta 10 flexio, serie batetik bestera bost segundu deskantsatuz.

Atal teknikoa amaitzean, luzaketa batzuk egin ditut muskulu guztiak lasaitzeko eta aldi berean arnasketa berreskuratzeko.

Ariketa fisikoa egin baina lehenago animikoki nekatuta sentitzen nintzen eta ariketa fisikoa egin ondoren, oraindik gehiago. Baina iñauteriak izan direnez eta kirolik egin ez dudanez, ariketa fisikoa egiteko behar hori sentitzen nuen.

Gaur esnatzea, 56 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik 68 pultsazio minutuko eta kirola egin eta gero 75 pultsazio minutuko.



1 comentario: